Portafolia
IRAILAK 12 Irakasgaiaren aurkezpena, kartografia zer den, adibideak, blog-a sortu.
IRAILAK 14 Nola erabili blog-a, taldeak sortu. Aingeruk proiposatutako galderak erantzun Bolg-ean(Nola ikasten dut irakasle izaten?).
IRAILAK 19 kartografian sartuko dudanaren azalpena taldeka. Bakoitzak ekarritako 4 objektu esanguratsu taldearekin banatu ditugu eta elkarrizketa grabatu dugu. Honela ideiak hartu ditugu kartografia egiteko.
IRAILAK 21 kartografiaren osaketa. Bakoitzak behar duen materialeaz baliatuz kartografia nola egingo duen pentsatu eta burutu. Denbora ez balego, etxean bukatuko genukeen, nire kasuan bezalaxe.
IRAILAK 28 Klase teorikoa. Amando, amara berriko IKT-een zuzendaria etorri zen aretora hitzaldia ematera.
URRIAK 3 youtube kontua, teoria(arka arbelera)
URRIAK 5 Kartografiak erakutsi taldeka. Arkaitz joan da gure taldeko buruzagi bezala taldez talde bere kartografia erakusten. Bitartean gure taldean...
Hasteko, Miren Jauregui etorri da bere kartografia erakustera bere taldera. Mirenek azaldu duenez, eskolatik kanpo gehiago ikasi du, beharra izan duenean. Inposatuta ikasteak ez dio asko erakutsi. Ez diotenean ebaluatu. Liburu asko irakurri ditu. Kaleko kartelak begiratuz.
Bigarrenik, Diana Lopez etorri da. Hau da bere kartografiaren azalpena: fondo beltza argazkiei garrantzia emateko. Puxikak txikitako ilusioa, kanpotik aldatu arren jarraitzen duelakoz. Familia, hezkuntza, lagunak, kirola eta bidai, liburu, … multzoak (puxikak). Multzo bakoitza esaldi batekin. Haietako bi pertsonalitateari buruz. Familia: baloreak, errespetua, babesa, konbibentzia eta maitasuna. Etxea eta british host family. Hezkuntza: DBH, udako monitore taldea, unibertsitateko taldea; talde-lana, … Kirola: Entrenatzailea 6 urtetatik, Judoko haurrak, esku pilotan txikitan, eskola kirola, premioak pala, esku-pilota, igeriketa eta judo. Lagunak: asko transmititu, euskarri, momentu onak, bizipenak… Bestelakoak: Irakurtzea, bidaiatzea, kanpora juteak asko irekitzen dizu.
Hirugarrenik, Ander Iturbe etorri da gure taldera bere kartografiarekin hau adierazi nahian: bera eta ebidentziak globoan. Aitona baserrian bizi da, egunero joaten ziren animaliak zaintzera, baratza eta hola. Asko ikasi du baserriko bizitzari buruz, ikusita ikasi du, ez irakasten aritu direlakoz. Hegazkina, bidaietako lagunak beste lurraldetakoak, hizkuntza desberdinak. Mahai bat, ordu asko pasatzen ditugu ikasten. Googlen bilatzen dugu zerbait ez dakigunean. Lehen zerbait ez jakitean lagunei deitu. Lagunei deitu lehen ere geratzeko. Kotxeak asko gustatzen zaizkio, rally-etara joan, lagunei ere gustatzen bazaizkie kotxeak asko ikastea hori ere. Aulki gurpilduna, norbaitek galdetu zion ea kirolen bat praktikatzen zuela, eta pilotan ibiltzen zela, eta esan zion aulkiarekin saskibaloian ibil zitekeela. Hasieratik kirolean ibili izan ez balitz orain gurpildun aulkian ibili beharko litzateke agian. Horrek erakutsi dio lan in behar dala.
Azkenik, Nora Ilarramendi izan da bere kartografia erkustera etorri dena., eta hau da azaldu duena: nire bizitzako giltza ni naiz, nire euskarria, ni naiz erabakitzen duena. Bizitzan lagundu didaten pertsonak, baloreak transmititu didatenak. Lagunak, musika (talde gogokoena), udako lagunak, kirola, dantza taldea, mutila eta FAMILIA gorago, garrantzitsuagoa dalakoz.
Klaseari amaiera emateko David-ek, irakasle berriak hurrengoari buruzko informazioa eman digu arbela digitalean. Hau da, kartografietan azaldu diren gai ezberdinei buruzkoa, askok bat egin duguna.
Familia danetan atera da, ez da harritzekoa, garrantzitsua dalako
Kirolak nire bizitzan garrantzi handia dauka eta besteen bizitzetan garrantzia ere daukala konturatu naiz. Balore desberdin asko ikasten dira.
Lagun multzoarekin asko ikasten duzu, eta beraiekin ikasten duzuna zuk ere transmiti dezakezu. (adolescente, de adolece=que le falta algo)
Sormena danak oso bereziak zirelako. bakoitzak bere modura ikasten duenean askoz hobeto ikasten da. Irakasle izatean ariketak modu batean baino gehiago egiteko programatu behar ditugu, ikasleen funtzionamenduaren arabera. Aniztasuna kontuan izan behar dugu. Sisteman alineatu eta sistematik kanpo jokatu, horiek dira aukerak. Gu denak alineatuta gaude, txikitatik ikasi duguna da hori, sozializazio prozesu bat jasan dugu eskolan, denek dakigu irakaslea dela botere figura.
Bidaiak nahiko kartografietan atera da eta garrantzitsua atera zaigu. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka antidotorik onena da bidaiatzea. Ohitura ezberdinak jateko, janzteko, altxatzeko…
la escuela mata la creatividad - charla
Hurrengo gaietatik aukeratuz hurrengo dinamikarekin hasteko prest egongo gara.
LANKIDETZA IKASKUNTZA
GEOLOKALIZAZIOKO APLIKAZIOAK
errealitate handituko aplikazioak
edukiak biltzeko/kudeatzeko aplikazioak (pinterest,
infografiak egiteko aplikazioak
bideo eta irudien trataera
Gure kasuan, Geolokalizaziozko aplikazioak aukeratu ditugu, eta denbora eman digu pixka bat saltxeatzeko. Hurrengo klasean jarraituko dugu
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario